XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez du axola erantzun zion Ángelek.

Gainera udaletxeko eskailerak jaisten ari nintzen unetik nekien zer gertatuko zitzaigun.

Aparteko gela batera eraman zituzten biak azken gau hura ematera.

Lagunen abaroa ere ukatu egin zieten.

Agurtzerakoan bi kapitainak izan ziren Fermín harro eta buruzut; Ángel, sotil eta irribarrea begietan gainerakoen adore lur-joa legamiatzen ahalegindu zirenak.

Galán-ek zioen esateko amari, egin behar zuena baino ez zuela egin.

Eta ongi afaldu zuela heriotza bezperan ere.

Etxaldeari buruzko hitza jateak nahigabetu arren, utopia bat bete zuela, bestearen truke bazen ere.

Eta gainera, Espainian, Europan edo mundu zabalean txirorik zen artean, ezingo zukeela lasai kulunkatu zenik etxerik ederrenaren atariko dindanean.

Besarkatu egin zituzten banan-banan gelako atean barrena azken aldiz ezkutatzen ikusi aurretik.

Labaka sarjentuaren txanda iristean, besarkada osteko bostekoarekin, haren min-keinuaz jabetu zen Galán.

- Barkatu ikaztu zitzaizkion niniak.

Ez nintzen gogoratzen badela bat gu baino lehen odola emandakoa.

Zaindu ezazu zauri hori.

Luzaroan geratuko zaizu bestela orbaina.

Gure aitonak esaten zuen, azal-berritzeko onena hondarrez igurztea izaten dela.

Orduan ikusi zituen azkenekoz.

Baina gerora ere askotan agertzen zitzaizkion, esna zegoela edo lo hartzean, ametsetan.